
Joxe Migel Barandiaran antropologo, etnografo eta apaiz famatuaren bizitza, gehiago ezagutu ahal izateko aukera eskaintzen da Ataungo Barandiaran museoan, baita bere lanak ezagutzeko ere. Edonorentzat daude zabalik ate hauek asteburu zein jai egun guztietan 10:00etatik 14:00tara. Hilabeteko lehen larunbat guztietan berriz, arratsaldez ere zabalik egoten da 16:00etatik 18:00etara bitarte. Bisita gidatuak berriz, ordu eta erdiko iraupenean 11:30etatik aurrera eskaintzen dira eta bertan ere antigoaleko errota bisitatzeko aukera eskaintzen da.
Errotan, uraren indarraren ondorioz zerrategi hidraulikoa martxan ikusteko aukera izango dugu, baita irin-errota txikia ere. Sara ibilbidea egitea ere gomendatzen dute museotik, Barandiaranek horren gogoko zuena hain zuzen ere. Perunezar bere jaiotetxea eta Sara etxea topa ditzakegu bertan, eta egunero egiten zituelarik ataundar famatuak Gastiñerreko depositurako ibilbidea, punturik garaienera.
Informazio gehiago eskuratu ahal izateko 943180335 edo 688895069 telefono zenbakietako batera deitzeko aukera eskaintzen du Barandiaran museoak, baita barandiaran@gipuzkoanatura.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaltzeko ere. Bisita gidatuetarako aurrez erreserbak egitea komedi da, eta helduek 2€ zein haurrek (5-12 urte) 1,5€ ordaindu beharko dituzte.