
Otsaileko azken asteburuarekin batera, ibilaldi gidatu berezia antolatu nahi izan du Aralarko parketxeak Lizarrustin. Gure arbasoek sakratutzat zituzten zenbait landare, gure basoetako legenda ugariren iturri izan dira. Sinesmen horiek zaharrak iruditzen baldin bazaizkigu ere, pasaia ikusteko moduan eragiten jarraitzen dutela esan genezake.
Ibilaldi gidatu berezi hau, Lizarrustiko aparkalekutik abiatuko da igandean 10:00etan. Landare hauek zeintzuk diren ezagutzeko aukera izango da, Alleko mendiaren magaletik doan pagadian zehar burutuko baita ibilbidea, berriro ere Lizarrustira itzuli ahal izateko.
Informazio gehiago eskuratu ahal izateko 943180335 edo 688895069 telefono zenbakietako batera deitzeko aukera eskaintzen du Barandiaran museoak, baita barandiaran@gipuzkoanatura.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaltzeko ere. Pertsona bakoitzak 4€ ordaindu beharko ditu eta nahitaezkoa izango da covid-19aren aurkako segurtasun-neurriak betetzea.