Bi urteko geldialdiaren ondoren, maiatzaren ñan ospatuko da Herri Urrats jaialdiaren 2022ko edizioa Senpereko aintziraren inguruan. Atzoko egunean eman zen ezagutzera aurtengoak ekarriko duen kantua eta baita bideoklipa ere, eta oraingoan, ZETAK taldea zein Erramun Martikorenaren elkarlan bat topatzeko aukera izan dugu. Askori harrigarria egingo bazitzaien ere, datozen hilabeteetan buruan ondo barruraino sartuko zaigun lana delakoan gaude Ataun Irratian.
2022ko Herri Urrats jaialdiko kantu zein bideokliparen protagonista ditugu ZETAK eta Erramun Martikorena.