2022/08/13

Europarren herenak uste du aldaketa klimatikoagatik bizitokiz aldatu beharko duela

Europarren herenak uste du aldaketa klimatikoagatik bizitokiz aldatu beharko duela

Ataun Irratia2022/03/23
Sein irlako etxebizitza batzuk 1
EIBk egindako inkesta baten arabera, EBko biztanleen herenak uste du klima aldaketaren ondorioz bizilekua aldatu beharko duela.

Europar Batasuneko herritarren ia herenak (% 29) baietz erantzun du, klima-aldaketak eskualdez edo herrialdez aldatzera behartuko dituen galdetu zaienean. Ehunekorik altuena Frantziako Estatuan eta Lituanian erregistratu da (% 37), eta ondoren Espainiako Estatuan (% 35). Gazteen artean kezka askoz handiagoa da, Estatu espainiarreko hogei urtekoen artean portzentajea % 61era igotzen baita.

EIBko lehendakariorde Ricardo Mourinhok adierazi duenez, EBko «banku klimatiko gisa» erakunde horren erantzukizuna da «politikak egiteko arduradunekin eta industriako kideekin lan egitea, modu zehatzean heltzeko» herritarrek adierazitako kezkei.

Efe agentziak Espainiako Estatuan zentratutako inkestaren beste datu batzuk azpimarratu ditu; izan ere, inkestatuen herenak soilik uste du 2050erako larrialdi klimatikoa kontrolatuta egongo dela, urte horretan EBk CO2 isurketak ahalik eta gehien murrizteko helburua ezarri baitu. Herritarrek ere badakite beren bizimodua aldatu beharko dutela datozen urteetan, klima-aldaketaren aurkako borrokan laguntzeko.

Hala, inkestatuen % 34k uste du pertsona gehienek ez dutela autorik izango hogei urte barru, % 67k uste du gehienek etxetik lan egingo dutela, % 35ek uste du herritarrek dieta egokitu dutela landareek bertan duten pisua handitzeko, eta % 60k uste du pertsona bakoitzari energia-kuota bat esleituko zaiola.

Bestalde, ia bi herenek (% 64) uste dute trantsizio ekologikoa bultzatzeko politikak hazkunde ekonomikoaren iturri izango direla (EBko batez bestekoa (% 56) baino gehiago), eta % 70ek uste dute bizi-kalitatea hobetuko dutela.

Hala eta guztiz ere, inkestatuen % 59k uste du bere erosteko ahalmena murriztu egingo dela trantsizio ekologikoaren ondorioz, baina eguneroko bizitzaren erosotasuna areagotuko duela eta bere elikaduran eta osasunean eragin positiboak izango dituela ere uste du.

 


ATI Komunikazio Taldea

ATI Komunikazio Taldea, ikus-entzunezko komunikazioaren alorrean oinarritzen da bere zerbitzuak eskaintzerako garaian. Gauzak horrela, idaitziz, audioz, bideoz eta irudiz eskaintzen ditu zenbait produktu Ataungo herritik, Euskal Herri nahiz mundu zabalera. Ataun Irratia du guztiaren oinarri, eta honen bitartez musika, entretenimendua eta askoz ere gehiago eskaintzen du eguneko 24 orduetan zehar.


EMAIL

WHATSAPP



I R A G A R K I A
Gureaz_Gozatuz_Joseba_Ortigosa_1080x1080
GDPR Cookie Consent with Real Cookie Banner