Gizartean oso zabalduta dago antsietatea gaur egun, eta azken urteetan nabarmen eragin du gainera adin ezberdinetan. Maitane Ormazabal kolaboratzaileak, honen inguruko ezaugarri ezberdinak jarri dizkigu mahai gainean, eta ekiditeko zein ingurukoei laguntzeko zenbait jarraibide zehaztu ditu ‘Nahikoa da’ saioan.