Arabako musika taldeak lan berria kaleratu du gaurko honetan azken hilabeteak lanean eman ondoren. Modu Operandikoak, Zuriñe Hidalgo abeslariarekin batera topatu ditugu oraingo honetan, eta “Zeruarekin amestu dugu” izenarekin zabaldu nahi izan dute. Oraingoz, interneteko plataformetan entzun daiteke kantua eta baita honi dagokion bideoklipa ikusi ere.
Lan berria eman dute ezagutzera Modus Operandi talde arabarreko kideek Zuriñe Hidalgo abeslariarekin batera.