Ekainaren 19an ospatuko den Araba Euskaraz ekimenerako sortu dute “Zortzi alaba dantzari” izeneko kantua. Olarizun izango da, eta lurraldeko zortzi ikastolek elkarlanean antolatu dute aurtengo edizioa. Manex Agirreren hitzak Sukasuan eta Dupla taldeek egindako lanaren emaitza da buruan ondo barruraino sartzeko kantu hau.
Elkarlan itzel batetik jaio da "Zortzi alaba dantzari" izeneko lan berria, Sukasuanek eta Duplak beraien onena eman dute.