2022/08/13

Hildako bat eta 122 covid kasu berri Gipuzkoako erresidentzietan

Hildako bat eta 122 covid kasu berri Gipuzkoako erresidentzietan

Ataun Irratia2022/05/03
Adinekoa musukoa janzten 1
Eider Mendozak Gipuzkoako erresidentzietako 122 covid-19 kasuen berri eman du astearte honetan, prentsaurreko baten bitartez.

Pertsona bat hil da covid-19aren ondorioz azken astean Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, eta 122 positibo berri atzeman dituzte. Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak astearte honetan prentsaurreko batean jakinarazi duenez, gaur egun 143 positibo aktibo daude, hau da, aurreko astean baino 53 gehiago, 22 egoitzatan.

Kutsatutako 143 pertsona horietatik 33 Aldundiak gaitutako erreferentziazko zentroetan daude. Azken asteko datuei dagokienez, Mendozak zehaztu du egoiliar bat hil dela, 68 sendatu direla eta 122 kasu berri atzeman direla. Joan den azaroaren 29tik, seigarren olatua deiturikoaren hasieratik, 54 egoiliar hil dira, eta 2.584k gainditu dute gaixotasuna. Langileei dagokienez, une honetan 47 positibo daude, aurreko astean baino 2 gehiago, lurraldeko 22 zentrotan.


ATI Komunikazio Taldea

ATI Komunikazio Taldea, ikus-entzunezko komunikazioaren alorrean oinarritzen da bere zerbitzuak eskaintzerako garaian. Gauzak horrela, idaitziz, audioz, bideoz eta irudiz eskaintzen ditu zenbait produktu Ataungo herritik, Euskal Herri nahiz mundu zabalera. Ataun Irratia du guztiaren oinarri, eta honen bitartez musika, entretenimendua eta askoz ere gehiago eskaintzen du eguneko 24 orduetan zehar.


EMAIL

WHATSAPP



I R A G A R K I A
Gureaz_Gozatuz_Joseba_Ortigosa_1080x1080
GDPR Cookie Consent with Real Cookie Banner