2022/08/13

Lakuak 2023ko lan-egutegia onartu du, hamalau jaiegunekin

Lakuak 2023ko lan-egutegia onartu du, hamalau jaiegunekin

Ataun Irratia2022/05/03
Agenda eta bolaluma bat mahai baten gainean 1
Hamabi jaiegun Eusko Jaurlaritzak ezarri ditu, eta bi berriz autonomietako aldundien eta EAEko udalen kontura.

Lakuako Gobernu Kontseiluak 2023ko lan-egutegia onartu du astearte honetan. Egutegi horretan hamalau jaiegun jasotzen dira, hamabi Eusko Jaurlaritzak ezarritakoak eta bi udalek eta aldundiek ezarritakoak. Prentsaurrekoan, Bingen Zupiria Gobernuko bozeramaileak ohartarazi du datorren ikasturtean ohiko jaiegunak berreskuratuko direla, hala nola urtarrilaren 6a (Erregeak), apirilaren 6a (Ostegun Santua), apirilaren 7a (Ostiral Santua), apirilaren 10a (Pazko Astelehena) edo maiatzaren 1a (Maiatzaren Lehena).

Horiei uztailaren 25a (Santiago), abuztuaren 15a (Asuncion), urriaren 12a (Hispanitatearen Eguna), azaroaren 1a (Santu Guztiak), abenduaren 6a (Espainiako Konstituzioaren Eguna), abenduaren 8a (Inmaculada) edo abenduaren 25a (Gabonak) gehitzen zaizkie. Horrela, aurten ez bezala, 2023an ez da jaieguna izango irailaren 6a. Egun horretan ospatuko da Juan Sebastian Elkano Getariako itsasgizona buru duen munduko lehen biraren bosgarren mendeurrena.


ATI Komunikazio Taldea

ATI Komunikazio Taldea, ikus-entzunezko komunikazioaren alorrean oinarritzen da bere zerbitzuak eskaintzerako garaian. Gauzak horrela, idaitziz, audioz, bideoz eta irudiz eskaintzen ditu zenbait produktu Ataungo herritik, Euskal Herri nahiz mundu zabalera. Ataun Irratia du guztiaren oinarri, eta honen bitartez musika, entretenimendua eta askoz ere gehiago eskaintzen du eguneko 24 orduetan zehar.


EMAIL

WHATSAPP



I R A G A R K I A
AD_Gureaz_gozatuz_Maitane_1080x1080
GDPR Cookie Consent with Real Cookie Banner