2022/08/13

EH Bilduk Espainiako Armadaren ontzi bat Getxora asteburuan iristea errefusatu du

EH Bilduk Espainiako Armadaren ontzi bat Getxora asteburuan iristea errefusatu du

Ataun Irratia2022/05/04
Méndez-Núñez ontzia 1
Asteburuan iritsiko da Getxora Espainiako Armadaren Mendez-Núñez ontzia, eta EH Bilduk salatu du «gerraren apologia» egiten duen bisita dela.

Getxoko EH Bilduk errefusatu egin du Mendez-Núñez Espainiako Armadaren gerraontziak asteburu honetarako antolatutako bisita. Horrelako bisiten helburua oso argia dela uste du: «Gerraren apologia egitea. Gerra, heriotza, bidegabekeria eta miseria besterik ez dute sustatzen; beraz, ez dugu haien bisitarik nahi, eta hala aldarrikatuko dugu bai erakundeetan, bai kalean».

Horregatik, koalizio soberanistak eskaera bat erregistratu du Getxoko Udalean, Bozeramaileen Batzordea bil dadin, ontzi militarraren presentzia gaitzesteko adierazpen instituzional bat onartzeko helburuarekin. Era berean, Udalari eskatuko dio Espainiako Gobernuko Defentsa Ministerioari jakinaraz diezaiola Udalak uko egin diezaiola horrelako bisitei, etorkizunean bisita horiek saihesteko. Alderdiak aurreratu duenez, itsasontziaren bisitaren aurka antolatzen diren mobilizazioetan parte hartuko du.

Ez da horrelako zerbait gertatzen den lehen aldia. 2019ko martxoan, hegazkin-ontzi bat ere iritsi zen Bizkaiko udalerrira, Guardia Zibilaren eta Ertzaintzaren hedapen nabarmenaz inguratuta. Orduko hartan, EH Bilduren ekimenez, Getxoko Bozeramaileen Batzordeak horrelako bisiten aurkako adierazpen instituzional bat onartu zuen, EAJ, PSE, Guk eta EH Bilduren aldeko botoekin.


ATI Komunikazio Taldea

ATI Komunikazio Taldea, ikus-entzunezko komunikazioaren alorrean oinarritzen da bere zerbitzuak eskaintzerako garaian. Gauzak horrela, idaitziz, audioz, bideoz eta irudiz eskaintzen ditu zenbait produktu Ataungo herritik, Euskal Herri nahiz mundu zabalera. Ataun Irratia du guztiaren oinarri, eta honen bitartez musika, entretenimendua eta askoz ere gehiago eskaintzen du eguneko 24 orduetan zehar.


EMAIL

WHATSAPP



I R A G A R K I A
AD_Gureaz_gozatuz_Maitane_1080x1080
GDPR Cookie Consent with Real Cookie Banner