
Errotak gure ondare historiko, teknologiko, antropologiko eta etnografikoaren parte dira. Mende askotan zehar garrantzi handia izan dute Gipuzkoako garapen sozial, ekonomiko eta industrialean. Lurraldearen antolaketaren eta giza jardueraren adierazpenik esanguratsuenetako bat dira, ondare adierazgarria, gizakiak bere ingurunearekin dituen harremanei buruz hitz egiten duena, eta gure kulturaren eta historiaren parte diren iraganeko bizimoduei buruz hitz egiten duena.
Gipuzkoako Erroten Eguna ospatzeko ekimena Ihurrita Errota elkarteak bultzatu du, eta lurraldeko hainbat elkarte, udalerri eta eragileren laguntza izan du, besteak beste, San Telmo Museoarena eta Gipuzkoako Foru Aldundiarena.Urrutira joan gabe, herrian bertan izan eta ditugun errota ezberdinen inguruan jarduera ugari antolatu dira. Ostiral honetan, maiatzak 6, 19:30etan Joxe Bikuña herritarrak hitzaldia eskainiko du Ataungo Udaletxeko pleno-aretoan. Igandean berriz, maiatzak 8, 10:00etan San Martin auzoko plazan elkartzeko deia egin dute, eta ahal dutenek autoa bertara gerturatzeko ere bai. Ataungo 10 errota ezberdinei bisita egitea izango da egun honetako helburua, eta ondoren, hamaiketakoa egitekoa Aia auzoan.