
Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak hiru saio antolatu ditu natura-parkeetan hegazti hauen inguruan gehiago jakitera emateko asmoz, zehazki, Aiako harrian, Pagoetan eta Aralarren. Lehen saioa Oiartzungo Arditurri parketxean burutu zen apirilaren 24ean, Aitor Lekuona aditua okilen inguruko hitzaldiaren eta ibilaldiaren gidari izan zelarik. Honen bueltan, ibilaldi labur bat egin zen bere jantokietaraino. Bigarren saioa Aiako Iturraran parketxean izan zen apirilaren 30ean eta azkena maiatzaren 15ean burutuko da Lizarrustiko parketxean, Ataunen.
Igande ibilaldian parte hartzeko ere leku mugatua dago, beraz, aurrez erreserba egitea nahitaezkoa da. Prezioa 5 €-koa da pertsona bakoitzeko, eta jarduera 10:00etan hasiko da, 2 ordu inguru iraungo dituelarik. Prismatikoak eramatea gomendatzen dute, eta saioak euskaraz izango dira.