Ostiral honetako saioan Joseto ta Alayak elektrotxaranga ezagutzeko aukera izan dugu. Biharko egunean Zumarragako Geltokiko jaietan ariko dira 19:00etatik aurrera, Olimpiaden ondoren zehazki eta eskainiko dutenaren inguruko xehetasunak eman nahi izan dizkigu. Ibilbidearen hasiera eta aurrera begira dituzten asmoak zeintzuk diren ere ezagutu ditugu.