Bat egin du hilabeteko eta denboraldiko azken larunbat honetan ere gurekin Ane Murua kolaboratzaileak. Barre ugari egiteaz gain, asko ere ikasi dugu idiazabaldarrarekin. Gurera etorri denero, ikus-entzunezko eduki ezberdinen inguruan hitz egin eta hauen inguruko xehetasun zabalak jarri izan dizkigu mahai gainean, eta saioko bere azkena ere, uda honetan telebistan ikusteko izango dugunaz aritu zaigu.