2022/09/25

Eraberritutako eskaintza zabalarekin dator denboraldi berria Ataun Irratira

Eraberritutako eskaintza zabalarekin dator denboraldi berria Ataun Irratira

Ataun Irratia2022/09/18
Ataun Irratia - 22-23 denboraldi aurkezpena webgunean
Saio berri ugari izango dira protagonista 2022/2023 ikasturtean zehar Ataun Irratian, beste zenbait berrikuntzen artean.

Udako oporraldiaren amaierarekin batera, ikasturte berriari ekiteko garaia iritsi da ATI Komunikazio Taldean eta Ataun Irratian ere. Berrikuntza ezberdinek osatzen dute 2022/2023 denboraldia, eta beraz, eskaintza zabala izango da astelehenetik igandera bitarteko orduetan. Programazioa eraberritzeko lanekin batera zuzeneko emisioaren audio kalitatea hobetu du Ataun Irratiak, eta hori gutxi izango balitz, datuen kontsumo askoz ere txikiagoa izango du entzuterako garaian.

Astelehenetik-ostiralera bitarte, egunak dakarrenaren ingurukoak ezagutuaz hasiko ditugu Ataun Irratian ‘Informazioaren Haria‘ren lehen edizioari esker (07:00 – 10:00). Ioar Aizpuruak hartuko du erreleboa ‘Bide Ertzean‘ (10:00 – 11:00) saioarekin, musika, entretenimendua, umorea, kolaboratzaileak eta askoz ere gehiago lehen lerroan jarriz. Goizaren azken zatiari dagokionean berriz, Ane Muruaren kanturik gogokoenak ezagutzeko aukera izango dugu bere formulari (11:00 – 13:00) esker.

Eguerdian, eguneko gertakariak berritzeko aukera izango dugu ‘Informazioaren Haria‘ren bigarren (13:00 – 14:00) edizioarekin batera. Bazkalosteari zapore gazi-gozo bat gehitu ahal izateko Julen Iraolak bere kantu-zerrenda aurkeztuko digu bere formula (14:00 – 16:00). Arratsaldeak entretenimenduari, kulturari eta umoreari begirako saio bikain batekin igaroko ditugu, ‘Bigarren Kafea‘ (16:00 – 18:00) izango bai da entzungai, eta ondoren ‘Beste Bat‘ (18:00 – 19:00) saioak hartuko du erreleboa Euskal Herriko zenbait musika talde zein artistek azukre koxkorrak ezagutu ahal izateko.

Arratsaldearen azken orduetan berriz, zenbait saio izango ditugu entzungai astelehenetik-ostiralera bitarte, eta denetariko gaien ingurukoak ezagutzeko aukera izango dugu gainera. Astelehenetan ‘Soinugela‘ (19:00 – 21:00) eta ‘Kultur Kuboa‘ (21:00 – 22:00). Astearteetan ‘Hiru Kortxea‘ (19:00 – 21:00) eta ‘Haus of Beats‘ (21:00 – 22:00). Asteazkenetan ‘Sarean Zehar‘ (19:00 – 20:00) hamabostean behin eta baita ‘Beranduegi‘ (19:00 – 20:00) hamabostean behin ere. ‘Global Musik‘ (20:00 – 21:00) eta ‘Zuria Beltzez‘ (21:00 – 22:00) saioak ere izango dira entzungai.

Ostegunetan ‘Piperpolis‘ (19:00 – 20:00), ‘Lanaren Ekonomia‘ (20:00 – 21:00) hamabostean behin eta baita ‘Klak‘ (20:00 – 21:00) podcasta hamabostean behin ere. Telmo Trenorrek aurkezturiko ‘Sateliteak‘ (21:00 – 22:00) saioak berriz beste galaxia batera bidaiatzeko gonbita egingo digu. Asteko azken egunari dagokionean, ‘Ostiraltxo‘ (19:00 – 20:00) saioa izango da entzungai ostiralero Gorka Santestebanen eskutik. ‘Reggae Fever‘ (20:00 – 21:00) eta ‘Adi‘ (21:00 – 22:00) ere izango dira.

Larunbat zein igande goizak musikarik onena entzunaz esnaraziko dizkigu Ioar Aizpuruak bere formularekin (07:00 – 09:00). Honen bueltan berriz, ‘Bide Ertzean‘ saioko momenturik onenak (09:00 – 12:00) berreskuratzeko aukera izango izango dugu hiru orduz. Larunbat eguerdietan ‘Top ATI‘ (12:00 – 13:00) saioa aurkeztuko du Leire Perlinesek, Euskal Herritarrek gogokoen dituzten momentuko arrakastarik handienak ezagutzeko asmotan, eta igandean saioaren errepikapena entzuteko aukera izango da ordu berean.

Arratsaldeari dagokionean, Gorka Santestebanen formula (16:00 – 18:00) izango dugu erritmorik onenekin. Larunbatetan ‘Gelditu Makinak‘ (18:00 – 19:00), ‘Prest!‘ (19:00 – 20:00) eta ‘Xarma Tiro Punk‘ (20:00 – 21:00) izango dira entzungai. Eta igandeetan berriz ‘Kafe Expreso‘ (18:00 – 19:00), ‘Ostiraltxo‘ saioaren errepikapena (19:00 – 20:00) eta azkenik ‘Kolpez Kolpe‘ (20:00 – 21:00).

ATI Komunikazio Taldeak ekoitzitako saioetan, zenbait kolaboratzailek parte hartzen jarraituko dute beste behin ere. Maitane Ormazabal coach urretxuarrak, osansun mentalari begirada egingo dio asteazkenero ‘Bide Ertzean‘ saioan. Gorka Santestebanek berriz agenda kontuak emango dizkigu ezagutzera, musika, antzerkia eta beste zenbait alorretan oinarrituta Euskal Herri osora begira. Joxe Begiristain hilabeteko bigarren astelehenetan batuko da literatura kontuei erreparatu ahal izateko, eta Joseba Ortigosa berriz hilabeteko laugarren astelehenetan kirol kontuei errepaso zabal bat egin ahal izateko. ‘Ostiraltxo’ saioan aldiz, kolaboratzaile berri bat izango dugu entzungai, Eneritz Mujika Dietista.

Ikasturte honetan ere beraz, aukera zabaleko programazioa dakar Ataun Irratiak astelehenean hasi eta igandera bitarte. Ataun Irratiak eta ATI Komunikazio Taldeak ekoizten dituzten eduki guztiek, ‘Nahibezala‘ plataforman eskuragarri egoten jarraituko dute. Spotify, Ivoox, Google Podcasts eta beste hamaika plataformetan ere eskuragarri izango dira saio guztiak eta hauetan eskainitako momenturik onenak berriro entzun nahi izanez gero.


ATI Komunikazio Taldea

ATI Komunikazio Taldea, ikus-entzunezko komunikazioaren alorrean oinarritzen da bere zerbitzuak eskaintzerako garaian. Gauzak horrela, idaitziz, audioz, bideoz eta irudiz eskaintzen ditu zenbait produktu Ataungo herritik, Euskal Herri nahiz mundu zabalera. Ataun Irratia du guztiaren oinarri, eta honen bitartez musika, entretenimendua eta askoz ere gehiago eskaintzen du eguneko 24 orduetan zehar.


EMAIL

WHATSAPP



PUBLIZITATEA
Gureaz_Gozatuz_Joseba_Ortigosa_1080x1080
GDPR Cookie Consent with Real Cookie Banner