Asteburuari ateak zabaldu baino lehen, egin ezazu bat gurekin! Euskal kulturan oinarritutako zenbait saltsetan murgilduko gara ostiralero 19:00tatik 20:00tara Ataun Irratian. Musika kontuak, bertsoak, sukaldaritza, sortzaileak eta askoz ere gehiago astero-astero Gorka Santestebanen eskutik. Euskaldun izatearen abantailak, bertatik-bertara ezagutu nahi dituzu? Ez zenioke ukorik egin behar gurera batzeari!
apirilak 19, larunbata
Herria
Irratia
Nahibezala Bideoak

Komunikazioaren alorrean euskaraz ekoitzitako proiektu ezberdinak biltzen dituen taldea da ATI Komunikazio Taldea, 2016. urtean sortua. Bere proiektu nagusiena Ataun Irratia da, urteko 365 egunetan 24 orduz uhinetan dantzan dabilen euskarazko irratia. Sare-sozialen bidez eta www.ataunirratia.eus atariaren bitartez Ataungo herriarekin zerikusia duten zenbait berri ezagutzera ematea, irratiaren saio guztiak eskuragarri jartzea eta proiektu berrietan murgiltzea ditu egunerokotasuneko beste zeregin batzuk.
- Helbidea: Bikario Etxea, San Gregorio Auzoa, 3, 20211 Ataun, Gipuzkoa
- Whatsapp: +34 644059406
- Posta elektronikoa: info@ataunirratia.eus
ATI Komunikazio Elkartea © 2025