2023/03/21

Jarraitu 57. Durangoko Azoka Ataun Irratian

Jarraitu 57. Durangoko Azoka Ataun Irratian

Ataun Irratia2022/12/07
Durangoko Azokaren 57. edizioaren aurkezpena 20221124
Ostiralean 16:00etatik 18:00tara bitarte Arrosa Irrati Sareak eta Euskal Irratiak sareak elkarlanean ekoitzitako saioa izango da entzungai Ataun Irratian.

Gaur betan zabaldu ditu ateak Durangoko Landako guneak, 57. Durangoko Azoka ospatzeko. Pasaden urteko ezohiko azokaren ondotik, bueltan da presentzialtasuna nahiz eta online dendak martxan jarraituko duen. Igandera bitarte, kulturgile eta kultur zale ugariren topagune izango da eta guztira 248 stand bisitatzeko aukera izango dute gerturatzen diren guztiek, 270 kultur ekitaldiz gozatzeko aukera ere izango da.

1.500 ikaslerentzako tailerrak izan dira nagusi asteazken goiz honetan, 10:30ean ateak zabaltzearekin batera. Ikasleen goiza amaitzearekin batera, ohiko egitaraua jarri da abian Azokako gune guztietan. Saguganbara, Ahotsenea, Plateruena edota Szenatokia guneek ere kulturgile ugariren bisitak jasoko dituzte.

Arrosa Irrati Sarea ere bertan izango da ostiralean, urtero legez. Euskal Irratiak sareko kideekin elkarlanean 16:00etan hasi eta bi orduko saio berezia eskainiko da bertatik zuzen zuzenean. Ataun Irratiko entzuleek ere zuzen zuzenean jarraitzeko aukera izango dute saioa ataunirratia.eus webgunearen bitartez.


ATI Komunikazio Taldea

ATI Komunikazio Taldea, ikus-entzunezko komunikazioaren alorrean oinarritzen da bere zerbitzuak eskaintzerako garaian. Gauzak horrela, idaitziz, audioz, bideoz eta irudiz eskaintzen ditu zenbait produktu Ataungo herritik, Euskal Herri nahiz mundu zabalera. Ataun Irratia du guztiaren oinarri, eta honen bitartez musika, entretenimendua eta askoz ere gehiago eskaintzen du eguneko 24 orduetan zehar.


EMAIL

WHATSAPP



PUBLIZITATEA
AD_Gureaz_gozatuz_Maitane_1080x1080
GDPR Cookie Consent with Real Cookie Banner