2023/03/21

Hernaniko Tabernetako Txapelketan Ekain Tolaretxipi izan zen garaile

Hernaniko Tabernetako Txapelketan Ekain Tolaretxipi izan zen garaile

Ataun Irratia2023/01/27

Hernaniko Tabernetako txapela Ekain Tolaretxipik jantzi zuen pasaden asteko ostegunean, Harri Agirresaroberekin buruz burukora iritsita. Oholtzara txalo-zaparrada baten laguntzan igo ostean, Andoni Mujikak jarri zion txapela Tolaretxipiri eta hau izan zen bere agurra:

Zorionak Harri ere ez dezu
bate meritu makala
Gainontzeko hamaikei ere
zorionak berehala
Batzuk kartzelan daude oraindik
ta ezin egin itzala
Ze haiek barrun dauden artean
da problema soziala
Aurreko hilean nere senide
kuttun bat joan egin zala
Jakin zazue une txarretan
onenak hauek dirala


ATI Komunikazio Taldea

ATI Komunikazio Taldea, ikus-entzunezko komunikazioaren alorrean oinarritzen da bere zerbitzuak eskaintzerako garaian. Gauzak horrela, idaitziz, audioz, bideoz eta irudiz eskaintzen ditu zenbait produktu Ataungo herritik, Euskal Herri nahiz mundu zabalera. Ataun Irratia du guztiaren oinarri, eta honen bitartez musika, entretenimendua eta askoz ere gehiago eskaintzen du eguneko 24 orduetan zehar.


EMAIL

WHATSAPP



PUBLIZITATEA
AD_Gureaz_gozatuz_Gorka_1080x1080
GDPR Cookie Consent with Real Cookie Banner