2023/03/21

10 urte gureaz gozatuz!

10 urte gureaz gozatuz!

Ataun Irratia2023/03/15
Ataun Irratiak gaurko egunez 2013. urtean ekin zion bere ibilbideari. ATI Komunikazio Taldearen euskarazko irratiak 10 urte betetzen ditu beraz, eta eraldaketa handiari ekiteko prest da taldea.

2013ko martxoaren 15ean abiatu zen Ataun Irratiaren ibilbidea, sarean, interneteko plaformetan, podcast formatuko edukiak eskainiaz. Ordutik gaur egun arte, bi oinarri nagusi izan ditu proiektuak: Musika eta entretenimendua. 2014tik gaur egun arte, 24 orduko emisioa mantentzen du irratiak, eta astelehenetik igandera bitarte, programazio zabala eskaintzen du bere eta Arrosa Irrati Sareko beste zenbait irratiren edukiei esker.

Hamargarren urteurren hau eraldaketarako urte bat izateko asmotan, orain arteko ibilbidea egin duen ikurrari agur esan eta eraberritutako ikur berri bati ongi etorria eman dio. Lantaldeko kideen zorion mezuak oinarri hartuta, ikur berri hori lehen aldiz ikusteko aukera izan dugun bideoa argitaratu du irratian Youtubeko bere kanalean.

Ikur aldaketa ordea, ez da urteurren honek dakarren eraldaketa bakarra. Zeresana utziko duen urtea izango dela aurreratu du lantaldeak, eraldaketa orokor bat ematea baita asmoa. Baina beti, gureaz gozatuz!


ATI Komunikazio Taldea

ATI Komunikazio Taldea, ikus-entzunezko komunikazioaren alorrean oinarritzen da bere zerbitzuak eskaintzerako garaian. Gauzak horrela, idaitziz, audioz, bideoz eta irudiz eskaintzen ditu zenbait produktu Ataungo herritik, Euskal Herri nahiz mundu zabalera. Ataun Irratia du guztiaren oinarri, eta honen bitartez musika, entretenimendua eta askoz ere gehiago eskaintzen du eguneko 24 orduetan zehar.


EMAIL

WHATSAPP



PUBLIZITATEA
AD_Gureaz_gozatuz_Julen_1080x1080
GDPR Cookie Consent with Real Cookie Banner