Datorren ostiralean, apirilaren 28an, Buruz Buruko Promozio Txapelketako final-laurdenak jokatuko dira Auzoeta kiroldegian iluntzeko 19:30etatik aurrera. Lehenik eta behin Salaberria eta Larrazabalek neurtuko dituzte indarrak elkarren aurka eta ondoren, Iraitz Zubizarreta eta Exposito ikusiko ditugu nor baino nor indartsuago. Sarrerak Troskaeta, Urbieta eta Sutegi tabernetan eskuratu ahal izango dira aurrez edo Errotaundi okindegian 10€-ren truke. 14 urte baino gutxiago dituztenek 5€-an eskuratu ahal izango dituzte eta Ataun Kirol Elkarteko haurrek berriz dohainik.
