Maiatzaren 28ko hauteskundeak gero eta gertuago ditugun honetan, beraien kanpaina burutzen jarraitzen dute Ataungo herrian aurkezturiko alderdiek. Bi aukera nagusien artean izango da 2023-2027 agintaldirako erantzuna. Egun herriko alkate den Martin Aramendi izango da EH Bildu alderdia gidatuko duen hautagaia datorren legegintzaldian ere, Kontxi Sukiak berriz EAJ gidatuko du, urte asko zinegotzi gisara lan egin ondoren, eta PSE-EEren kasuan, Manuel Angel Lopez Becerra aukeratu dute zerrendaburu kanpoko hautagai gisa.
EH Bilduren Hauteskunde-programa
Hauteskunde hauetarako EH Bilduk aurkeztutako programaren arabera, Ataun 2035 herri proiektua eratzeko konpromisoa hartu du, datozen hamar urteetarako oinarriak edukitzeko. 2023-2027 agintaldirako, urrats garrantzitsuak ematen hasi nahi du alderdiak energia eta elikadurari dagokionean. Ez ditu ordea alor horietan soilik eman nahi aurrerapausoak, edateko uraren sarean ere hobekuntzak egin asmo bai ditu «Ataun burujabea» izatea helburu duen alderdiak.
Hauteskunde-programan sei proiektu azpimarratu dituzte datozen lau urteetarako: Ataun 2035 «herri proiektua» eratzea, egungo etxebizitza politika ereduaren «alternatiba» eskaintzea, Botika-etxea egokitzea, adinekoen zaintza eta arreta zerbitzuak indartzea, Koniferoen Antolamendu Plana indarrean jartzea, eta elkarteen jarduna babestea.
Hautagaitza:
1. Martin Aramendi Arana.
2. Maider Irastortza Gerriko.
3. Mikel Dorronsoro Maioz.
4. Ion Fontenla Sukia.
5. Egoitz Goikoetxea Urdangarin.
6. Pili Imaz Agirre.
7. Aitzol Barandiaran Munduate.
8. Iratxe Tapia Usabiaga.
9. Aiora Erauskin Altuna.
Ordezkoak:
1. Elorri Ramirez Aldasoro.
2. Maria Imaz Galparsoro.
3. Maxa Goikoetxea Munduate.
4. Maribel Arin Baztarrika.
5. Maider Urdangarin Agirre.
6. Naiara Munduate Dorronsoro.
7. Ane Auzmendi Munduate.
8. Irati Arratibel Zeberio.
EAJ-ren Hauteskunde-programa
Datozen hauteskundeetan Kontxi Sukia zerrendaburu izango duen alderdiak, hamar proiektu azpimarratu ditu berr hauteskunde-programan. Etxebizitzaren alorrean egiteko asko dagoela aitortuta, oinarri sendoak beharrezkoak direla dio EAJk ere, eta San Martin auzoko etxe plana berrabiarazi nahi du datorren legegintzaldian. Herriak etxebizitza politikarik ez duela iritzi du alderdiak eta horretan ere garapen bat edukitzea garrantzitsua dela azpimarratzen dute. Etxebizitzaren alorrean, baserriak berritzeko laguntzak handitzea eta gazteak nekazaritzara bideratzeko proiektuak martxan jartzea ere bada EAJren beste asmoetako bat.
Adinekoen egoerarekin oso kezkatuta agertu da EAJ, eta Botika-etxea zaintzarako eta osasun arretarako egokitzea proposatu du irtenbide gisa. Egoitzaren erabilera kulturatik egiteaz gain, belaunaldi ezberdinetako herritarren beharrak asetzeko gune modura erabiltzea nahi du alderdi jeltzaleak.
Herri-bideko lanak amaitu eta hauetan dauden aldapak kendu, zuntz optikoa etxe guztietara iritsarazi, Erabaki plataforma bat sortu eta merkatari txikietan kontsumitzeko ohitura bultzatzea ere badira legegintzaldi berrirako beste asmo batzuk.
Hautagaiak:
1. Kontxi Sukia Garmendia.
2. Alberto Arellano Arrese.
3. Juan Felipe Barandiaran Garmendia.
4. Joakin Goikoetxea Goikoetxeaundia.
5. Xabier Barandiaran Irastortza.
6. Miren Amaia Arrese Arratibel.
7. Jose Antonio Goikoetxea Etxeberria.
8. Iñigo Kerejeta Aierbe.
9. Bittor Oroz Izagirre.
Ordezkoak:
1. Lander Imaz Mujika.
2. Jose Manuel Fontenla Rodiles.
3. Fermin Arrese Arratibel.