Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak igarota, Ataungo alderdi politikoetako hautagaiek beraien hitzak partekatu nahi izan dituzte sare-sozialen bitartez. Herritarren artean EH Bildu alderdia izan da bozkatuena laugarren urtez jarraian, baina oraingoan alde nabarmenarekin lortu du irabaztea 2023-2024 legealdirako hautagaitza. 602 boto eskuratuta 7 zinegotzi izango bai ditu EH Bilduk, EAJk berriz 214 botorekin 2 zinegotzi lortu ditu. Alderdi irabazleak Twitter sare-sozialean garaipenaren mezua zabaldu du astelehen honetan:
#EGINDUGU ! ESKERRIK ASKO! pic.twitter.com/BfCnASsXmd
— EH Bildu Ataun (@EhBilduAtaun) May 29, 2023
Alderdiak bezala, pasaden legegintzaldian alkate zen Martin Aramendik ere eskerrak eman nahi izan dizkie ataundarrei «emandako babesagatik». 2019-2023 legealdian bere alboan izan dituen taldekideei ere eskerrak eman nahi izan dizkie, eta lanean jarraituko duela aurreratu du, legealdi honetan ere bera izango dela Ataungo alkate.
Eskerrik asko, Ataun, emandako babesagatik. Lanean segitzeko indar bilakatuko dugu atzo erakutsitako konfiantza. Eta eskerrik asko lau urteotan taldekide izan zareten guztioi, zuek egindako lanaren emaitza izan da-eta atzokoa. 😘😘 pic.twitter.com/8tfgv3nGx8
— Martin Aramendi (@naparrene) May 29, 2023