Biboletak Ataungo emakumeen talde feministak lodifobiaren inguruko kafe-tertulia antolatu du datorren astearterako. Udaletxearen ganbaran izango da 19:00etatik aurrera, eta Maddi Etxeberria dietista eta nutrizionistak gidatuko du. Giza Nutrizioan eta Dietetikan graduatua da Etxeberria, bere helburua nutrizioa eta emozioak batera lantzean oinarritzen da eta egunez egun horretan trebatzen eta bere lanean aplikatzen aritzen da.
Talde feministak norberak bere katilua eramateko eskaera egin du, gainerakoa beraiek gehituko badute ere. Hala beraz, herritarrak gerturatzera animatu nahi izan ditu:
Biboletak talde feministak mezu hau zabaltzeko eskatu digu. pic.twitter.com/kfTfa773md
— Ataungo Udala (@Ataungo_Udala) May 30, 2023