Ohi modura odola emateko deialdia luzatu du Ataungo Odol Emaileen Elkarteak. Astelehen honetan, ekainak 12, Joxemiel Barandiaran eskolara gerturatu beharko dira emaileak 17:30etatik 20:40etara bitarte, baina aurrez hitzordua hartzea nahitaezkoa izango da 943007885 telefono zenbakira deituta. Gogoratu 18 urte izan behar direla gutxienez odola eman ahal izateko.

Gizonezko bat odol-aterialdian 20230611