Larunbat honetan izan da udalbatza eratzeko saioa Ataungo Udaletxeko pleno aretoan. Pasaden legealdian bezala, Martin Aramendik (EH Bildu) jarraituko du udaleko alkate makilarekin, nahiz eta 2023-2027 legegintzaldi honetan talde berria izango duen alboan. Berak bezala, udal hautetsiek ere hartu dute kargua eta beraz osaturik geratu da udalbatza.
Pasaden maiatzeko hauteskundeetan 602 boto jaso zituen Ataungo EH Bilduren alderdiak, EAJ-k berriz 214 lortu zituen eta PSE-EEk 11 besterik ez, 2019ko hauteskundeetan baino 3 gutxiago. Abstentzioa ordea azpimarratzeko datuetako bat izan zen Ataunen ere, 1.236 herritarrek bai zuten Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetan beraien boza aurkezteko eskubidea eta 864 boto jaso ziren guztira. Honek %30,88an utzi zuen abstentzioaren marra.
Hau izango da 2023-2027 legegintzaldian Ataungo Udala osatuko duen zerrenda:
- Martin Aramendi (EH Bildu)
- Maider Irastorza (EH Bildu)
- Mikel Dorronsoro (EH Bildu)
- Ion Fontenla (EH Bildu)
- Egoitz Goikoetxea (EH Bildu)
- Pili Imaz (EH Bildu)
- Aitzol Barandiaran (EH Bildu)
- Kontxi Sukia (EAJ)
- Alberto Arellano (EAJ)
Aramendik poza erakutsi du Twitter sare-sozialean:
Pozik eta ilusioz hartu dugu datozen lau urteetarako ardura. Gaur ospatu, eta astelehenetik lanera.
Maite dugu Ataun egin
behar dugu elkarrekin
hemen guztion beharra dago
bakoitzak beretik ekin. pic.twitter.com/tGQkmbvqhE— Martin Aramendi (@naparrene) June 17, 2023