Gaur hasi eta igandera bitarte ospatuko dira Aia auzoan Santa Ixabel jaiak urtero legez. Egitarau zabala osatu dute ohiko formatuak eta beraz, ez da faltan izango gerturatzen den adin orotako jendearentzat, gozamenerako bidea.
EKAINAK 30, OSTIRALA
- 16:00. Puzgarriak
- 17:30. Apar festa
- 18:30. Iago magoa
- Ondoren. Txokolatada
- 19:30. Sardinak eta sagardo dastaketa
- 21:30. Auzo afaria
- 23:30. Añube eta Muxutruk taldeak
UZTAILAK 1, LARUNBATA
- 12:00. Otsoak dantza taldea
- 14:00. Herri bazkaria. Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia bertsolariek eta trikitilariek girotuta
- 18:30. Toka txapelketa
- 21:30. Gazte afaria
- 23:30. Trikilatz eta DJ Expuela
UZTAILAK 2, IGANDEA
- 11:00. Meza Nagusia
- Ondoren. Eate abesbatza
- 11:30. Ataungo emakume sortzaileen azoka eta erakusketa
- 12:00. Kantu poteoa eta hamaiketakoa
- 17:30. Buruz buruzko pentatloia eta harri-jasotze erakustaldia
- 19:00. Pilota partidak. AKE-ko alebinak (J.Aramendi-X. Labaka / A. Arratibel-A. Aldasoro); Seniorrak (B. Zubizarreta-B. Garmendia).
- Ondoren. Aiako VI. Pilota txapelketa herrikoiko finalak (U.Ramirez-A. Aierbe / E. Aldasoro-A. Goikoetxea).