Uztailaren 23an eta abuztuaren 6an izango dira Ataungo organo barrokoaren nazioarteko XV. jaialdiko kontzertuak. Igande honetan 18:00etan “Domuit vascones” lehen emanaldia izango da San Martingo elizan. EATE abesbatza, Ana Belen Garcia organo-jolea, Ane Artetxe harpajolea, Xabier Barriola kantari bakarlaria eta abarrek parte hartuko dute bertan. Abuztuaren 6an berriz “Jesus Gonzalo eta EATE abesbatza” emanaldia izango da 12:30etan.