Abuztua iristearekin batera, Ataun Irratiak freskotasunean murgildu nahi izan ditu beste behin bere uhinak. Gaurtik hasi eta irailak 10 bitarte programazio bereziaz gozatzeko aukera izango da eguneko 24 orduetan zehar, eta horretarako musika, ikasturteko momenturik onenak, elkarrizketak, kultur saioak, umore saioak eta askoz ere gehiago entzuteko aukera izango da. Pasaden urtean bezala, uda honetan ere bueltan izango dira abesti klasikoak. Bryan Adams, Britney Spears, The Rolling Stones, Robbie Williams eta askoz gehiago izango dira tarte horretako protagonista.
Astelehenetik-ostiralera bitarte 08:00etan ‘Bide Ertzean’ saioak ikasturte honetan utzi dizkigun momenturik onenak berreskuratzeko aukera izango dugu. 11:00tan Ane Muruak hartuko du erreleboa momentuko berrikuntzarik handienak zeintzuk diren ezagutarazi, eta atzera begirako melodia zoragarriak entzunarazteko. 14:00etan Naiz Irratiko ‘Bigarren Kafea’ saioaren berremanaldi batzuk berreskuratu ditugu eta ondoren, 16:00etan Ioar Aizpuruak girotuko digu arratsaldea kanturik arrakastatsuenekin.
Iluntzearen atmosferara behar den bezala egokitu ahal izateko, 19:00etan, ‘Ositaltxo’ saioko momenturik onenak izango ditugu entzungai. Astelehen, asteazken eta ostiralero 21:00etan Naiz Irratiko ‘Pagondoan’ saioa entzuteko aukera izango dugu, astearte eta ostegunetan aldiz Arraio Irratiaren ‘Patiyoko Atzuak’. Astelehena 22:00etan ‘Global Musik’, asteartean ‘Haus of beats’, asteazkenean ‘Revolutinary Grooves’, ostegunean ‘Sateliteak’ eta ostiralean ‘Reggae Fever’. Astelehenetik-ostiralera bitarte ‘Beste Bat’ saioaren erritmora jarriko ditugu Ataun Irratiaren uhinak.
Asteburuei dagokienean, ez dira eduki eskasagoak izango entzungai. Larunbat eta igandero 07:00etan Julen Iraolaren kantu-zerrenda izango da entzungai eta 10:00etatik aurrera, atzera begira jarri eta abesti klasikoak berreskuratzeko aukera izango da iluntzeko 21:00ak bitarte. Larunbatean 21:00etan ‘Zarramarra’ saioa izango da eta igandean ‘Bilynch’. ‘Adi’ saioak hankaz gora jarriko du larunbatero Ataun Irratiaren estudioa 22:00etatik aurrera eta igandean ‘Zaratazarautz’ saioak.
Musika, entretenimendua eta konpainiarik onena beraz ez dira faltan izango astelehenetik hasi eta igandera bitarte etxe honen uhinetan. Irailaren 11an berriz bueltan izango da denboraldi berria, eta ohi modura, programazio berria aurkeztuko da.