Jarraipena du Antzeztaunek, eta Aiako Erroipen izango da hurrengo hitzordua igande honetan 17:00etan. Zurrumurru Antzerki Taldeak euskaraz eskainiko du antzezlana eta familia giroan gozatzeko aukera bikaina izango dela aurreratu dute.
Maitagarrien herrialdetik Andrina dator misio batekin: printzesa iratxoetatik babestu behar du maitagarri amabirjina titulua lortzeko. Lana ez da erraza, Andrinari ez baitzaio ikastea gustatzen; ipuinak nahiago ditu, eta, gainera, printzesa bihurriak mila abenturatan nahasten du. Andrinak eta bere lagun bizidunek bidaia zoragarri batean eramango gaituzte maitagarrien, iratxoen, sorginen, pozen, sorginkerien eta misterioen mundu magiko honetara.