Azaroaren 9tik 12ra ospatuko dira 2023ko San Martin jaiak. Festa komisioak aste honetan eman du jakitera egitaraua, eta ostegunetik igandera bitarte haur, gazte zein helduentzako hamaika ekintza izango dira festa giroaz gozatzeko.
Egitarauarekin batera, zenbait ohar eman ditu ezagutzera festa komisioak aurtengoan ere. Esaterako, urriaren 29 eta 30ean soilik izango da otorduetarako tiketak eskuratzeko aukera, festek irauten duten egunetan zehar ezin izango dira eskuratu, ez eta tabernetan ere. Azaroaren 9an burutuko den tortilla patata lehiaketarako ere zenbait ohar eman dira jakitera parte-hartzaileentzat:
- Tortilla banaka, binaka edo hirunaka egin ahalko da.
- Parte hartzeko tiketa erosi beharko da urriaren 29 edo 30ean.
- Talde bakoitzak bere su, zartagin edo tresnak ekarri beharko ditu.
- Erabili beharreko osagaiak (arrautzak, patatak, olioa,…) komisioak emango ditu, eta ez da onartuko kanpotik ekarritako beste osagairik erabiltzea.
- Talde bakoitzak tortilla bakarra aurkeztu dezake.
- Talde bakoitzak ordubete izango du bere tortilla egin eta aurkezteko, hau da; 19:00etatik 20:00ak arte. 20:00etatik aurrera ez da tortillarik onartuko.
- Lehiaketa martxan den bitartean ezingo da parte-hartzaile ez den inor lehiaketako eremua sartu.
Hau da 2023ko San Martin jaietako egitaraua:
Azaroak 9, osteguna
- 17:00 Txupinazoa eta “purrarea”. Ondoenen buruhandiak
- 18:30 Tortilla patata lehiaketa
- 21:00 Afaria karpan: Tortilla lehiaketako tortillekin eta norbeak ekarritakoarekin
- 22:00 Bakarlaria: Andoni Ollokiegi
Azaroak 10, ostirala (Kuadrilla eguna)
- 10:00 Haurrentzako puzgarriak (13:00k arte)
- 13:00 Koadrillen “juntaizoa” plazan eta poteo girotua karropoteoarekin
- 14:30 Koadrilla bazkaria karpan
- 16:30 Haurrentzako txirrindu eta patinete ginkana
- 17:30 Txokolatada
- 18:30 Xaukena elektrotxaranga auzoan zehar
- 20:30 Kontzertua Oargin
- 21:00 Afari autogestionatua karpan
- 23:30 Nafarroa 1512 eta Gabenara taldeen kontzertuak
Azaroak 11, larunbata (Ume eta San Martin eguna)
- Goizen zehar herriko txistulariekin diana
- 11:00 Toka txapelketa haurrentzat Aizkoaten
- 12:30 Mozorro karrogira eta ondoenen buruhaundiak
- 12:30 Toka txapelketa helduentzat Aizkoaten
- 12:30 Jubilatuentzako salda eta pintxoa
- 14:00 Haurren bazkaria
- 16:00 Gauargi
- 16:00 Mus txapelketa Aizkoaten
- 17:30 Haurrentzako askaria
- 18:00 Helduen mozorro “juntzaizoa” Urretxuko erraldoi eta trikitilariekin
- 19:00 Sagardo dastaketa
- 21:30 Herri afaria karpan
- 23:30 Santa Barbara eta Mugi Panderoa taldeen kontzertuak
Azaroak 12, igandea
- 11:00 Ataungo XIX. Argazki Ralliko argazki erakusketa
- 11:30 Sortzaile eta artisau azoka
- 12:30 Kantu poteoa
- 12:30 Ataungo XII. Mondegu Lehiaketa eta mondeju pintxoak dastatzeko aukera! Ondoren mondeju lehiaketako sari banaketa
- 17:30 Otsoa dantza taldearen ikuskizuna
- 19:30 Bertso saioa: Oihana Iguaran, Maialen Akizu, Amaia Agirre, Maialen Lujanbio eta Sustrai Kolina bertsolariekin