Urtero legez Jentilbaratza Kultur Elkarteak antolatzen duen Aralarko Ibilaldi Magikoa, abenduaren 23an burutuko da. Azaroaren 22an jarriko dira sarrerak eskuragarri www.jentilbaratza.eus webgunean, eta egunean bertan egin beharko da ordainketa erreserba agia erakutsita Lizarrustiko parketxean. Eskaera bakoitzeko sei sarrera eskuratu ahal izango dira gehienez ere, eta sarrera bakoitza 4€-ko prezioan emango da.
200 ikusleko bi txanda egingo dira aurtengoan ere 10:00etatik 10:00etara. Hirugarren txanda bat ere burutuko dutela zehaztu dute, baina soilik Ataungo Herri Ikastetxeko ikasleentzat izango dela zehaztu dute Kultur Elkartetik.