Ostegun honetan, azaroak 30, greba orokor feministarako deia egin du Hego Euskal Herriko mugimendu feministak, ELA, LAB, Steilas, ESK, EHNE, Etxalde eta CGT sindikatuen babesarekin. Beste urte batez ATI Komunikazio Taldeak eta Ataun Irratiak bat egin dute deialdiarekin, eta beraz, ez da ohiko zerbitzurik eskainiko egun osoan zehar.
Komunikazio Taldeak egunean bertan ez du grebaren inguruko berririk argitaratuko ataunirratia.eus-en, ez eta sare sozialetan ere. Ataun Irratiari dagokionean ez da irrati saiorik eskainiko egun osoan zehar, Arrosa Irrati Sareko beste irratien saioak ere ez dira eskainiko egun horretan. Emakumeen aldarria nabarmentze aldera besteak beste, egunaren puntetako orduetan aldarriari tiraka ezagutzera emandako Euskal kantu bana entzun ahal izango da gauerdiko hamabietatik iluntzeko hamaikak bitarte.
Abenduak 1, ostirala, bezperako egunean Ataungo herrian zehar egingo diren salaketa- eta mobilizazio-ekimenen inguruko berriak izango dira nagusi ataunirratia.eus-en. Irratiari dagokionean ohiko programazioak hartuko du berriro ere lekukoa, eta grebaren ingurukoak lehen-lerroan jarriaz bilduko dituzte azken ordukoak Naiz Irratiko ‘Informazioaren Haria’ saioan.