Azaroaren 22an aurkeztu zuten Aspek eta Baikok Eskuz Binakako Serie B Txapelketaren 2024ko edizioa. Izena aldatuta datorren txapelketa hau larunbat honetan abiatuko da, Egiguren V-Eskuzak eta De la Fuente-Bikuñak Azkoitian jokatuko duten partidarekin. Hiru hilabetez zenbait partida jokatu ondoren, martxoaren 23an amaituko da Labriteko finalarekin.
Ataungo Auzoeta Udal Pilotalekuan, abenduaren 28an jokatuko dira Binakako eta Eskuz Binakako Serie B Txapelketako partidak arratsaldeko zazpietatik aurrera. Bakaikoa-Elizegi eta Senar-Salaberri II ariko dira elkarren aurka lehenik eta behin, ondoren Zubizarreta III-Ugartemendia eta Exposito-Gaskue bikoteek neurtuko dituzte indarrak.
Ataun Kirol Elkarteak 15€-ren truke jarri ditu sarrerak eskuragarri herriko ohiko salmenta puntuetan, 15 urtez azpikoek 10€ ordainduta eskuratu ahalko dituzte eta elkarteko haurrek dohainik.