Azken asteetan jasotako ohar batek, okerreko bidean jarri du Ataungo osasun zerbitzu publikoa. Izan ere, Ataungo Udalak joan zen astean iragarri zuen modura «San Gregorioko medikua beste herri batera doa, eta batere medikurik gabe geratuko gara». Herritar-talde batek berriz pandemia atzean utzi bagenuen ere, arretak «okerrera» egiten jarraitu duela azpimarratu du beste ohar batean.
Urtarrilaren 15etik aurrera, ez du mediku zerbitzurik eskainiko Ataungo herrian Osakidetzak eta gaur gaurkoz, ez da epe mugarrik ezarri. Egoera honen aurrean, mobilizatzera ateratzeko deia egin dute zenbait herritarrek urtarrilak 10, asteazkena, 19:00etan San Martin auzoko plazan. Erreklamazioak jarri ahal izateko mahaia bertan egongo dela adierazi dute, eta egunean bertan ezin duenak udaletxean eskuragarri izango ditu beharrezko paperak.