Aste honetan jakin du Ataungo Udalak autobusen bi geltoki kendu egin dituela Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Departamentuak. Udaleko iturriek zehaztutako informazioaren arabera, «segurtasun-neurri eza eta erabilera urria» arrazoiak ezarri ditu Mugikortasun Departamenduak geltokiak kentzeko.
Geltokien lehengoratzea burutzeko egin behar diren beharrezko urratsak emateko prest dago udala, «ezer jakinarazi gabe geltokiak kentzea ez dela bidezkoa» azpimarratu bai du. Bete behar diren segurtasun neurriak zeintzuk diren adieraziko ditu datozen egunetan Departamenduak, eta horiek betetzen diren kasuan, geltokien erabilera lehengoratuko da.