Abentura eta natura gaien inguruko zinema ziklo ibiltaria, Ataunera iritsiko da urtarrileko azken ostiralean. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiaren mostra ibiltariak hilaren 15ean abiatu zuen bere aurtengo ibilbidea Gijónen, eta Zangozara salto egin aurretik, Ataungo Herri Antzokian egingo du geldialdia.
Egun bakarreko formatuan, iraupen laburreko 5 film ikusteko aukera izango da: Pass It On: Michelle LeBlanc, Zerbait Aldatu da, Elevated, The Silent Escape eta 212 Mountains. Aretoa ordu erdi lehenago irekiko da eta dohakoa izango da sarrera.