Ibil bedi, 2018.urtean Nafarroan sortutako pop musika taldeak, hilaren 23an eskainiko du kontzertua Ataungo Herri Antzokian. Ibai Osinaga, Amets Aranguren, Areta Senosiain, Eder Escalera eta Javier Larrañeta dira taldekideak, eta gitarra, baxua, biolina, saxoa, bateria, teklatua eta ahotsa nahasten dituzte beraien lanak lau haizetara zabaldu ahal izateko.
Hilabeteko azken ostiralean izango dira Ataunen 22:00etan, eta udalak eskuragarri jarri ditu dagoeneko sarrerak online, baldintza guztiak bertan kontsulta daitezke.