Atauniker Kultur Elkarteak XX. urteurrena ospatzen jarraitzen du hainbat ekintza eta jarduera antolatuz. Martxoaren 10ean izango da hurrengoa, Artzateko meatzagunera egingo bai dute bisita gidatua Txomin Ugalde eta Giorgio Studer meatzagintzako arkeologian aditu direnekin. Garai ezberdinetako meatzaritza lanak eta teknikak ezagutzeko aukera izango da Ataungo meatze gune garrantzitsuenetariko batean.
Izena ematea nahitaezkoa izango da ataunikertaldea@gmail.com helbide elektronikora mezu bat idatzita, 25 pertsonen muga ezarri bati dute. Ibilbidearen zati bat “trakets” samarra dela eman du jakitera Atauniker taldeak, eta esku-argiak eramateko gomendioa egin dute.