Durangoko Azokaren 15.000€-ko sormen beka bat irabazi ondoren sortu zuen Jon Ander Urresti aktore bermeotarrak ‘Eucalyptus’ antzezlana. Bere hitzetan «eukaliptoa aitzakia hartuta, gure lurren eta bizitzen kudeaketari buruz hausnartzeko» aukeraz baliatu nahi izan du. Eukaliptoaren errelatoa kontatu nahi izan du lan honetan, izan ere, aktoreak elkarrizketa batean azpimarratu zuenez «zerbaitek esaten dit baduela zer esan gutaz. Azken finean gure paisaiaren parte da. Eta hau bilatzeko bide eta forma eszenikoa erabiliko da, antzerkitik eta dantzatik gertu kokatu nahi dudan poetika batean»
Igande honetan, apirilak 14, Ataungo Herri Antzokian antzezlana dohainik ikusteko aukera izango da 18:30ean Ataungo Udalak eta Udalbiltzak antolatuta.