54.559 boto-emaile dira 2024ko EAEko hauteskundeetarako beraien botoa posta bidez ematea aukeratu dutenak. Gauzak horrela, datu hori, % 52,8 txikiagoa da duela lau urtekoarekin alderatuta. Azpimarratzekoa da duela lau urteko EAEko hauteskundeak uztailaren erdialdean egin zirela, pandemia betean, eta horrek nabarmen igoarazi zuen posta bidez bozkatu zutenen kopurua. Orduko hartan, 117.411 pertsona izan ziren beraien botoa posta bidez ematea aukeratu zutenak.
2016ko hauteskundeetako datuekin alderatuta, % 14 hazi da posta bidez bozkatu dutenen kopurua. Igandeko hauteskundeetarako datuei erreparatuz gero, % 94,51k burutu dute beraien boto prozesua. Bizkaian 30.034 boto eman dira dagoeneko, Gipuzkoan 16.691 eta Araban 7.564.