EH Bilduk eta EAJk 27na eserleku eskuratu dituzte apirilaren 21eko EAEko hauteskundeetan, baina alderdi jeltzaleak lortu gu garaipena 29.000 botoko eta 2,64 puntuko aldearekin. Emaitza historikoak lortu dituena berriz koalizio subiranista izan da, lehen aldiz 300.000 botoen langa gainditu bai du. PSE-EEk eta PPk ere gora egitea lortu dute, baina ezker konfederala desagertzeko zorian izan da, Sumar alderdiak baino ez bai du lortu ordezkari bat. Vox eskuin muturreko alderdiak berriz eutsi egin dio egungo legebiltzarkideari aurreikuspen guztien aurka.
Gauzak horrela, EAJk eta PSE-EEk egungo koalizio gobernuari eusteko aukera izango lukete gehien osoa bilduta, eta horren, Imanol Pradales jeltzalea jarriko luke lehendakariaren postuan. Eusko Legebiltzarreko irudia ordea, inoizko abertzaleena izango da, jeltzaleek eta koalizio subiranistak 4 eserlekutik 3 bereganatu dituztelako.
Hauteskunde hauetako zenbaketa tentsio handikoa izan dela azpimarratu behar da, buelta ugari izan dituelako. Kontutan hartu beharreko datua da ordea, atzerrian bizi direnen botoak zenbatu gabe daudela oraindik, ostiralean egingo dute hori.
Argazki orokor bat egite aldera, EAJ izan da lehen indarra EAEn, 202an baino 20.500 boto gehiago eskuratu dituzte baina 4 eserleku eta 4 puntu galdu dituzte. Parte-hartze datuari dagokionean berriz % 62,52koa izan da. EH Bilduk duela lau urte baino 90.000 boto eta 6 legebiltzarkide gehiago lortu ditu, % 35,52ko babesa eskuratu duelarik eta Araban zein Gipuzkoan alderdi bozkatuena izatea lortu duelarik.
PSE-EEk eta PPk ere gora egitea lortu dute, 12 ordezkari eskuratu bai dituzte sozialistek botoen % 14,23 jasota, eta popularren berriz 7, botoen %9,20 eskuratuta. Ezker konfederalari dagokionean berriz Sumarrek baino ez du lortu ordezkaritza bat, eta Elkarrekin Podemos legebiltzarretik kanpo geratu da. Sumarrek Araban erdietsi duenez ordezkaritza, Alba Garcia lehendakarigaia ez da parlamentari izango. Azkenik berriz, Voxek, legebiltzarkideari eustea lortu du aurreikuspen guztien kontra.