Gipuzkoako txapelketarako sailkapen faseak aurrera jarraitzen duen honetan, Ataungo Herri Antzokia hartuko du ‘Gipuzkoa Bertsotan’ saioak. 2. fasearen sailkatze honetan lehian ariko diren bertsolariak ondorengoak izango dira: Andoitz Urdapilleta Gurrutxaga (Donostia, 1997), Aner Peritz Manterola “Euzkitze” (Zarautz, 2002), Aratz Igartzabal Bidegain (Gabiria, 1996), Eneritz Artetxe Eizagirre (Azkoitia, 1990), Julen Zulaika Alkorta (Zarautz, 1980) eta Mikel Iturriotz Etxaniz (Urretxu, 1995). Gai-emailea Irati Sanchez de Arevalo (Zumarraga, 1997) izango da.
17:00etan hasiko da emanaldia eta sarrerak aurrez eskuratzea nahitaezkoa izango da. Horretarako Ataungo udaletxean edo udal liburutegian jarri zituzten eskuragarri joan zen astean, nahi duenak bertsosarrera.eus webgunean eskuratzeko aukera ere izango du. Kontuan izan webgune bidezko sarrerak erosteko aukera saioa hasten denean amaituko dela.