Atzo, 2024ko uztailaren 7an hil zen Maximo Aierbe Muxika ataundarra, 74 urterekin. Herriko musikaren zaintzaile sutsua izan zen, zenbait lan berreskuratu baitzituen lanketa ugari eginez. Minbiziaren ondorioz zen den herritarrari, gaur 18:00etan egingo diote azken agurra Beasaingo Goierri beilatokian.
1950. urtean jaio zen San Gregorio auzoan eta haurra zenetik izan du herri musikarekiko harreman berezia. Don Manuel zaldibiar auzoko apaizaren egin zituen lehen solfeo ikasketak, ondoren Donostiako Musika Kontserbatorioan gitarra ikasketak egin bazituen ere gaztetan. Espetxean egon zenean berriz, bere kabuz sakondu zuen musikan, gehienbat harmonia landu zuen.
Kezka handia sorrarazi izan zion beti Ataungo herri musikaren galerak. Ondare hori zaintzeko nahia izan zuen beti, ‘Ataungo kanta zaharra’ liburua idatzi, eta udalak 2003an argitaratu zion arte, Joxemartin Apalategi zenaren hitzaurrearekin. Sortzaile izatera ere iritsi zen, Domuit vascones lana argitaratu zuela urtebete igaro bai da.
Dionisio Etxeberriarekin batera, EATE abesbatzaren oinarri oso garrantzitsu bat ere bazen Aierbe. Bera izan zen 1994an herriko korua sortu zuenetako bat, oraintsu arte bera ibili delarik zuzendari lanetan. Astebete igaro da Aia auzoko jaietan koru-kideek omenaldia egin ziotenetik, auzoan bertan eman zuten kantaldia baliatuz.
Lurrak goxo har zaitzala, Maximo.