Atzo larunbata jokatu ziren ‘Emakume Master Cup’ txapelketako lehen bost partidak Ataungo Auzoeta Udal Kiroldegian. Arantxa Arratibel ataundarra eta Aisha Etxeberria amezketarrak irabazi zuten, 16 urtez azpiko kategorian, Udane Bergara altsasuarra eta Alaia Ruiz de Infante gasteiztarraren aurka 18 eta 13. Uxue Azkonobieta ataundarra eta Ane Urkizu berastegiarra buruz burukoan izan ziren lehian eta 18-5 gailendu zitzaion ataundarrari.
apirilak 7, astelehena
Herria
Irratia
Nahibezala Bideoak

Komunikazioaren alorrean euskaraz ekoitzitako proiektu ezberdinak biltzen dituen taldea da ATI Komunikazio Taldea, 2016. urtean sortua. Bere proiektu nagusiena Ataun Irratia da, urteko 365 egunetan 24 orduz uhinetan dantzan dabilen euskarazko irratia. Sare-sozialen bidez eta www.ataunirratia.eus atariaren bitartez Ataungo herriarekin zerikusia duten zenbait berri ezagutzera ematea, irratiaren saio guztiak eskuragarri jartzea eta proiektu berrietan murgiltzea ditu egunerokotasuneko beste zeregin batzuk.
- Helbidea: Bikario Etxea, San Gregorio Auzoa, 3, 20211 Ataun, Gipuzkoa
- Whatsapp: +34 644059406
- Posta elektronikoa: info@ataunirratia.eus
ATI Komunikazio Elkartea © 2025