Ostiral arratsaldean jokatu da Ataungo Auzoeta pilotalekuan Zubizarreta III.aren eta Darioren aurkako banakako pilota partida beste zenbaiten artean. Herritarra indartsu aritu da beste behin ere baina ez da gai izan emaitza ona lortzeko. Gauzak horrela Dariok Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetarako txartela lortu du markagailuan 22-7 emaitza utzi ondoren.
apirilak 7, astelehena
Herria
Irratia
Nahibezala Bideoak

Komunikazioaren alorrean euskaraz ekoitzitako proiektu ezberdinak biltzen dituen taldea da ATI Komunikazio Taldea, 2016. urtean sortua. Bere proiektu nagusiena Ataun Irratia da, urteko 365 egunetan 24 orduz uhinetan dantzan dabilen euskarazko irratia. Sare-sozialen bidez eta www.ataunirratia.eus atariaren bitartez Ataungo herriarekin zerikusia duten zenbait berri ezagutzera ematea, irratiaren saio guztiak eskuragarri jartzea eta proiektu berrietan murgiltzea ditu egunerokotasuneko beste zeregin batzuk.
- Helbidea: Bikario Etxea, San Gregorio Auzoa, 3, 20211 Ataun, Gipuzkoa
- Whatsapp: +34 644059406
- Posta elektronikoa: info@ataunirratia.eus
ATI Komunikazio Elkartea © 2025