Inauteriak ospatu dira urtero legez Ataunen ere eta gu bertan izan gara herritarren mozorroak ikusten. Otsoak Dantza Taldeko kideek mozorro zurien dantza eskaini dute San Martin auzoko txoko ezberdinetan eta kalejirarekin batera karaokera iritsi dira. Afaldu ondoren, kantuen melodiei ahotsa jartzeko aukera izan zuten DJ Ioarren laguntzarekin eta inauterietako jaialdia ere festa giroan amaitu zuten.
apirilak 29, asteartea
Herria
Irratia
Nahibezala Bideoak

Komunikazioaren alorrean euskaraz ekoitzitako proiektu ezberdinak biltzen dituen taldea da ATI Komunikazio Taldea, 2016. urtean sortua. Bere proiektu nagusiena Ataun Irratia da, urteko 365 egunetan 24 orduz uhinetan dantzan dabilen euskarazko irratia. Sare-sozialen bidez eta www.ataunirratia.eus atariaren bitartez Ataungo herriarekin zerikusia duten zenbait berri ezagutzera ematea, irratiaren saio guztiak eskuragarri jartzea eta proiektu berrietan murgiltzea ditu egunerokotasuneko beste zeregin batzuk.
- Helbidea: Bikario Etxea, San Gregorio Auzoa, 3, 20211 Ataun, Gipuzkoa
- Whatsapp: +34 644059406
- Posta elektronikoa: info@ataunirratia.eus
ATI Komunikazio Elkartea © 2025