Inge Arin Larrañagak dioen modura, «zentsura eta bortizkeriaz beteriko garai ilunak gogora ekartzea beharrezkoa da euskal kulturaren berpizkundea ulertzeko». Frankismo garaian euskal kantariek bizi izan zituztenak bildu nahi izan ditu, 1960 eta 1975 urteen artean bizitakoak bereziki. Gainera, Colette Larraburu idazlearen ‘Francoren mende kantatzen genuenean’ liburuak inspiratuta osatu zuen dokumentala.
Ostiral honetan, irailak 6, Herri Antzokian eskainiko da 19:30etik aurrera. Ondoren, mahai-ingurua izango da Arin, Pantxoa Carrere eta Joselu Trekurekin batera.