Lazkaoko Beneditarren Fundazioa 2011ko urtarrilaren 28an eratu zen eta hiru kide ditu: Lazkaoko Beneditarrak, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lazkaoko Udala. Fundazioa Juan Jose Agirre Begiristain monje beneditarrak zuzentzen du eta Rufino Mugica Mendia Lazkaoko beneditarren priorea da buru. Fundazioaren helburua Juan Jose Agirrek 1970eko hamarkadatik gaur arte bildutako aldizkako argitalpenak, artxiboak eta mota guztietako bildumak zaintzea da, eta bere lanari jarraipena ematea.
Fundazioaren egoitza Lazkaon dago, Beneditarren Monasterioaren ondoan eta Ataungo Udalak sinatutako akordio bati esker, irailaren 26an, liburutegia eta artxiboa bisitatzeko aukera izango dute ataundarrek. Bisita gidaturako plaza mugatuak direnez, aurrez izena eman beharko da 943888781 telefono zenbakira deituz edo lbf@lbf.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita.