Denboraldi berriarekin batera ‘Bide Ertzean’ saioko tertuliek zer ekarriko duten ezagutu nahi izan dugu larunbat honetan Ioar Aizpurua, Leire Perlines eta Ane Muruarekin. Lehendabizikoa izanik, hilabetean bitan etorriko direla kontatu digute lehenik eta behin, eta ondoren, gonbidatu oso bereziak espero dituztela mahaiaren bueltan libre geratzen den mikrofonoaren aurrean. Xehetasun berezi gehiago ere eskaini dizkigutenez, ez du entzun gabe geratzea merezi.

Leire Perlines, Ioar Aizpurua eta Ane Murua Ataun Irratiko egoitzaren kanpoaldean 20240927