Bihar, azaroak 5, ataundarren energiaren inguruan dituzten zenbait zalantza argitzeko aukera izango dute Udaletxean 10:00etatik 14:00etara bitarte Goierriko Energia Bulegoaren eskutik. Bulego honen helburua, Goierri eskualdeko herritarrei energiaren inguruko zalantzak argitzen laguntzea da, Goiekik, Goierriko 18 udalekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun departamentuarekin elkarlanean sortu eta martxan jarri du.
Bertaratzen denak argindar edo gas fakturak ulertu, aztertu eta optimizatzeko aukera izango du, bai eta bono sozialaren eta diru laguntzen inguruko informazioa jasotzeko ere. Kontratu aldaketa eta potentzia aldaketa bezalako tramiteetan bezala, energia aurreztu ahal izateko aholkularitza ere eskaintzen dute.
Hitzordua eskatzeko, energia.goieki@goierri.eus helbide elektronikora mezu bat bidali 843 739 988 telefono zenbakiarekin harremanetan jarri beharko da aldez aurretik. Astelehenetik ostegunera berriz, Goiekiko bulegoetan eskaintzen dute zerbitzua 15:00etatik 17:30era.